Euskaria Fundazioa

1986an sortu zen Euskaria elkartea 2003an fundazioa bilakatu zen.

Bost administraziotan sakabanatua dagoen Euskal Herriak historiaren zehar bere burua gobernatzeko eta burujabetasuna berreskuratzeko borondatea adierazi du. Independientea izan behar duen Esatatua dugu egun burujabetasuna islatzen duen status juridikoa.

Euskariak, Euskal Estatua lortzeko bide gisa, nazioartean onarturik dagoen tresna demokratikoa eta paketsua den autodeterminazio eskubidearen gauzapena aldarrikatzen du. Erabaki eskubidea Euskal Herriari dagokio eta ez dago beste erakunderik honen gainean ipin daitekeenik.

Hau lor dezagun, abertzale eta euskaltzale guztion arterko aliantza proposatzen dugu autodeterminazio prozesu bati ekin diezaiogun.

Banako zein talde giza eskubide guztiengan oinarri duen gure jarduerak Euskal Herriari hitza eman nahi dio gure eredu juridiko, politikoa, sozioekonomikoa eta kulturala aukera dezagun.

Helburu hauen aldeko lan politikoa egiteagatik jazarpena eta errepresioa pairatzen duten pertsonen aldeko ekimenak bultzatzen ditugu.

Sozial eta nazio eraikuntza uztartzen ditugularik, herritarron partehartze zuzena bultzatu nahi dugu jendarte zibilaren protagonismoa aldarrikatzen baitugu. Gu guztioi dagokigu marko juridiko-politikoa aukeratzea eta gure nahien eta beharren araberako Euskal Herria eraikitzea.