gure hemeroteka
atal honetan Euskaria fundazioaren eta fundazioaren zenbait artikuluen erreferentzia emango dizuegu.
desobedientzia zibilaren egunak
ezkerreko abertzaleon elkarlanaI
ezkereko abertzaleon elkarlanaII
Espaniar nazionalismoaren saikerak
1991ean Euskariak gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako ekimena.
Autodeterminaziorako eskubideari buruz, Euskaria Elkarteko diren herritarren Batzorde Suztatzaile batek aurkeztua.
EUSKO LEGEBILTZARREKO LEHENDAKARITZA
- eko irailaren 7an Euskaria Elkarteko diren herritarren Batzorde Suztatzaile batek autodeterminaziorako eskubideari buruz herri- ariozko lege-saloa aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarreko Erroldaritza Nagusian.
Mahaiak Araudiaren 105.2 atalaren arauera, saloa aurkeztu dela argitara emateko agintzen du, legezko eta arauzko ondorio guztietako.
Eusko Legebiltzarraren egoitza. Vitoria-Gasteiz, 1991.eko urtarrilak 15.
Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria, Joseba Leizaola Azpiazu.
EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIAREN ERABAKIA, EUSKARIA ELKARTEKO DIREN HERRITARREN BATZORDE SUZTATZAILE BATEK AURKEZTUTAKO HERRI-ARIOZKO LEGE-SALOARI BURUZ.
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, 1991.eko urtarrilaren 15ean egin zuen bilkuran, zuk eta, zurekin batera, Batzorde Suztatzaile eran osatutako eta guztiak "Euskaria" Elkarteko kide diren beste bost herritarrek aurkeztutako herri- ariozko Lege-Saloari buruz, honako iritzi hau eman du:
- Herri-Ariozko Legegintzari buruzko, ekainaren 26ko 8/86 Legeko 5.1 atalean agintzen denaren arauera, Mahai honi, heltzen zaizkion agiripaper guztiak aztertzea eta horien onargarritasunari buruzko erabakia ematea dagokiola.
- Erabaki hori hartzeko, Mahaia aurkeztutako Lege-Saloa ari deneko gaiaren funtsaren jakitun izatera behartzen duela eta, hori, aipatutako Lege horretan jartzen diren onargarri ez izateko zioek hartzen duten ala egiaztatzeko soilik.
- Esandako Lege-Salo horrek, aldi berean, herriek burujabetzarako duten eskubidea jasozko Erabaki Gehigarrietako Bigarren berria sartzean datzan konstituzio-eraldakuntzari hasiera emateko, Legebiltzar honek Gorte Nagusietan legegintzarako duen arioaz baliatu behar izatea dakarrela.
- Ondorioz, bere helburu eta xede bakarra
edukiz Legebiltzar hau legegintzarako Gorte
Nagusietan duen arioaz baliatu dadila behartzera
mugatuko litzatekeen lege izatera iristea izango
lukeen legegintzarako herri-arioa dela. Horrela,
lege-aldetikako maila ezberdinak (Legegintzarako
Legea eta arioa, legegintza-ahalmena eta arioa
izateko gaitasuna) elkarren artean nahastu eta
legebiltzarren burujabetasunaren kaltetan jokatu
ezezik, Herritarren Legegintzarako Arioari
buruzko Lege horren 2-e)-ri buruz ari den eta ario
hori "legegintzarako ario eta ihardunbidea"ri
buruzkoan kanpo geratzen dela esaten duen 5.2-a)
atalean esaten den onargarri ez izateko zioek
hartzen dute. Eta legegintzarako oraingo herri-ario
hau beste legegintza-ario bati buruzkoa da.
Guzti horregatik, Legebiltzarreko Mahaiak ahobatez honako erabaki hau hartzen du:
- Andoni Pérez Cuadradok eta Batzorde Suztatzaile eran osatutako beste bost lagun gehiagok nahi zuten herri-ariozko Lege-Saloa onargarria ez dela aldarrikatu eta, hori, Legegintzarako Herri-Arioari buruzko 8/86 Legeko 2-e)-ri buruz ari den 5.2-a) atalean ohartemandako onargarri ez izateko zioek hartzen dutelako.
- Erabaki honen berri herri-arioaren
Batzorde Suztatzaileari eman eta Eusko
Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratu
dadila agindu.
Erabaki honen aurka, esandako Legeko 5.4 atalean esaten denez, Konstituzio-Epaitegiari babes-eskea egin dakioke.
Vitoria-Gasteizen, 1991.eko urtarrilak 15.
Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria, Joseba Leizaola Azpiazu.
