« Itzuli albistegira

Maltzagako sinatzaileon oharra

2008-02-04  ¦  Idazkaritza

Biltzarraren oharra

MALTZAGAKO SINATZAILEON 1.BILTZARRA

2007urtearen hasieran Burujabetzaren prozesua berpiztu nahi duen “Maltzaga Aldarria ” aurkeztu genuen. Egun ideologia ezberdineko 1.312 lagunek babestu dugu ekimen hau.

Maltzagako Aldarriaren baitan, abertzale mugimendu osoaren ordezkariak elkartzea lortu ditugu. Lurralde guzietako eta diasporako ehunka herritarrekin bat, euskal sindikatuetako kideak, gizarte mugimenduetakoak, kultura arlokoak eta alderdi abertzale guzti-guztietako kide ezagun askok ere sinatu dute. Maltzaga Aldarria da, une honetan esparru abertzalean babes zabalena duen ekimen herrikoia. Hori dela eta, eta bereziki 2008 oso urte erabakigarria izan daitekeelako, Euskaria Fundazioak abian jarri zuen ekimen honek ahalegin berezi egin nahi du 1.310 lagun hauek ordezkatu nahi dutena Euskal HerrI osora zabaltzeko, hots, Euskal Herria nazio gisa ulertzen dugun guztion arteko AKORDIO ESTRATEGIKOA sustatu nahi dugu.

Azkeneko asteetan gertatutakoak abertzale guztion arteko elkarlanaren beharra ageriagoan utzi du. Bistan da espainiar eta frantziar Estatuek euren esparru juridikoen barruan ez gaituztela euskal herritar gisa onartu nahi, hots, ez dizkigutela gure eskubide kulturalak, nazionalak, zibil eta politikoa sekula onartuko.

Konfrontazio demokratikoa eta baketsua beharrezkoa da, giza eskubideen oinarritutako konfrontazio tinko bezain zuzenaren garaia da. Euskal Herriak hitza hartu behar du gure marko juridiko-politikoa eratu dezagun, soilik askatasunetik justizia izango baitugu.

Egiten ari diren hainbat saiakerekin uztartu nahi dugularik, Donostian hilaren 2an, Maltzagako sinatzaileen I biltzarrean elkartu garenok elkarlanerako konpromisoa hartu dugu. Oraingoz alderdi eta sindikatuen arteko mahia osatzerik ez dagoenez, pertsonaz osatutako behin-behineko MALTZAGAKO MAHAIA eratzeari ekin diogu. Mahai honen zeregin nagusia, besteak beste, BURUJABETZAREN ERREPIDE MAPA idaztea izango da, ondoren Euskal Herriko eragile sozial eta politikoei eskaintzeko asmoz.

EUSKARIA FUNDAZIOA: www.euskaria.eu