« Itzuli albistegira

EZKER SOBERANISTA ERAIKITZEN

2009-11-27  ¦  prentsa bulegoa

Ezkerreko independentismoa elkarlanerako egitasmoa

EZKER SOBERANISTA ERAIKITZEN

Atzo, 2009ko azaroaren 26an Gasteizen Ezker Soberanista Eraikitzen egitasmoa jaio zen.

Egitasmo honek ezkerreko independentismoa egituratzen lagundu nahi.

Hona aztoko prentsa aurrekoaren deialdia.

Informazio gehiago: info@ezkersoberanista.org

EZKER SOBERANISTA ERAIKITZEN: politika egiteko modu berri bat

Euskal Herrian orain arte izan den politika egiteko erak aldaketa sakon bat behar du. Gizartea "politikoen kastatik" aldendu da eta haien artean luebaki erraldoi bat sortu da. Gogaitasuna orokorra bihurtzen ari da nonahi eta horrek geldotasuna eragiten du. Hala ere, Euskal Herria bezalako herri batek (anormaltasun politikoaz josita) botoa emateko gaitasuna baino haratago doan partehartze zuzena zehasteko baliabideak dituzten herritarrak behar ditu. Era berean, herri honek ibilbide profesionala egiteko nahiatik at dauden politikariak behar ditu; haiek ordezkatzen duten komunitatearen aldeko lana egiteko bokazioa dutenak hain zuzen.

Gogoeta sakona eta eztabaida interbentzio publikoa, ekintza instituzional eta gizarte ekintzarekin konbinatzen dituen prestakuntza programa bat behar dugu, herri mailatik nazionala den mailara. Programa eztabaida eta formakuntza taldeei dagokie, aipaturiko eztabaidak interbentzio soziala eta instituzionala bultza dezatela. Horren ondorioz, lan dinamika alderdi baten dinamikatik haratago egongo da. Gainera, gizarte mugimendu baten antza izango du. Elkartrukearen helburua hauxe izango da: ideietatik ekintzetara abiatzea. Soilik praktikan jartzen denak eragile politikoak bihurtzen gaitu, galeriaren aurreko posaldietatik haratago. Programa martxan jarriko nahi da abertzale eta aurrerakoiak diren bestelako erakunde edota mugimenduekin elkarlana bultzatuz: Gaindegia, Euskaria Fundazioa, Ipar Hegoa, Robles-Arangiz Fundazioa, besteak beste.

Ezker Soberanista Eraikitzen izeneko programa Eusko Alkartasuna, haren gogaide edota, orokorrean, kokapen progresista eta ezkertiar batetik prozesu subiranista zibil batean parte hartzeko gogoa daukanari deialdi bat egiteko eginda dago. Uste dugu Euskal Herrian ezkertiar eta abertzalea den gizarte sektore oso zabala badagoela.

Esparru horrek lan egin dezake gure herriaren gehiengoa daukan indar politikoa bihurtzeko eta Euskal Estatu subiranoa modu baketsu batez sortzeko balio izango duen autodeterminazio prozesu bat martxan jartzen lortuko duen korrente politiko erakabior bat bihurtzeko. Gure programa gaur egun sentsibilitate ezberdin batzuk biltzen dituen esparru soziopolitiko zatituta harantz bideratuko dugu.

Esparru hori norabide elektoral, sozial, kultural eta politiko berberean horretan jar dezakegula uste dugu.

Hori lortuko da behintzat esparru horretan proiektu indibidualek elkarri errespetatzen baldin badiote: hau da, aitzindaritza banatzen baldin bada, erakunde konkretu batek hegemonia edukitzen baimendu ez dezan. Horren bitartez ekintza politiko koherente bat abian jartzea posible izango da, independentismo, aurrerakoitasun, demokrazia partehartzailea, euskara (eta euskal kultura, jakina), justizia sozia, ingurumenaren babesa eta ez-biolentzia aktiboa bezalako kontzeptuen aplikazioaren bitartez. Izan ere, eremu horretan kokatzen da Euskal Herriko gizarte sektorerik dinamikoena, Euskal Herria herri ezberdina gisa bultzatzen duten ekimen sozial, herritar, sindikal, kulturak eta politiketan aritzen dena alegia.

Bultzatu nahi dugun esparrua Esker Berriaren proposamen berritzaileak zeharkatuz sozialdemokrazia eraldatzailetik ekosozialismora abiatzen da. Esparru horretan frogatu nahi dugu badaudela gehiengo alternatiboak erakundeetako arloan eta arlo sozialean ere. Saiatu nahiko genuke ahalik eta laisterrago amankomuneko expresio elektoral bat esparru horretan prestatzen.

Horrela lan instituzional eta lan sozialez osaturiko konbinazioaren bitartez Euskal Herriaren aldaketarako motorea sortuko dugu, gure herriarentzako Bakea eta Burujabetza epe motzean lortu dezagun. Hala ere, Euskal Herria erabakitze subjektua dela baieztatzen duten eta diagnostiko edota estrategi politiko berberak egiten dituzten indar politikoekin lan egiteko prest egongo gintezke. Hau da, espainiar eta frantziar nazionalismoaren amankomuneko estrategia gelditzeko gaitasuna daukan euskal estrategia nazional bat izango litzateke.

Nahiz eta hasieretan euskal abertzaletasuna idei kontserbadorez osaturiko mugimendua izan, gaur egun independentismoaren ildo nagusirik gizarte honen tendentzirik aurrerakoienetan kokatzen da. Nolanahi ere, gaur egun EAJk ordezkatzen duen euskal abertzaletasun kontserbadoreak mezu populista bat erabiltzen jarraitzen du. Mezu horri jarraituz, gainera, Herriaren elite ekonomikoak laguntzeko estrategia oso bat sortu dute. Horren ondorioz, EAJ autonomismoan kokatzen da etengabe.

Abertzaletasunaren etorkizuna XXI. mendeko independentistak gisa pentsatzen duten pertsona edota erakundeen eskuetan dago. Justizia sozial, Giza Eskubide eta Ingurumenarekin konpromezua egin dutenen eskuetan eta baketsua eta demokratikoa den prozesu independentista batean parte hartzen dutenen eskuetan ere. Prozesu horren barruan ezin izango da muzin egin gure herri gisako nortasuna deusestatu nahi duten Espainiar eta Franziar estatuen aurreko konfrontazioari.

Programa hau epe ertainean jarduteko sortua da. Bi urteetako lehen fase bat badago eta hor baitan hiru mugarri elektoral ikus ditzakegu: Ipar Euskal Herriko eskualdetako hauteskundeak, Hegoaldeko foru eta udal hauteskundeak eta Eskozian 2010. urtean egingo litekeen Herri Kontsulta. Egitez, Hego Euskal Herrian amaitezina ematen duen ziklo politiko baten ondarrak bizi ditugu.

Alde batetik, gutxienez, 1996tik hilzorian dagoena eta akabatuta Espainiar Estuak eman zuen ezezko bikoitzagatik eta PNVk bitan amore eman izanagatik: Estatutu Berriarako Proposamenari eta Herri-Kontsultari. Menpekotasun honek EAJren azkeneko aukera agortu du, izan ere, alderdi honek sistemaren onespenean oinarritutako aldaketa soberanistaren lidergoa galdu du.

Eredu politiko-militarraren amaiera. Hau ere, gutxienez 1996tik hilzorian, eta akabatuta, besteak beste, zenbait pasarte zela medio: Miguel Angel Blancoren erahilketa, 1998ko su-etenearen hasturagatik eta Iñaxio Uriaren hilketarekin... Zikloaren ameierak, ETArekiko, nazio eta sozial askatasunerako erakunde antisistemiko gisaren bukaera adierazten du.

Ziklo hauen amaierak Abertzale Mugimenduan lidergoan aldaketa ekarri beharko zukeen, lekuko aldaketa ezkerreko erakunde zibil abertzaleen eskura pasatzeko. Aldiz, PSOEK eta Espainiar Estatuen aparatuek “maisuki” bideratu dute. Egun, PSOE dugu ziklo amaiera bideratzeko tresna indartsuen duen erakundea. Behin betiko Euskal Herriaren sozial eta nazio nortasunak urtuko lukeen irtenbidea ezarriz. Ezker Abertzale Tradizionalarekiko PSOEren “lan-hipotesi bakarra” 2011ko hauteskundeetan erakunde guztietatik botatzea da. ETA balizko negoziazio mahai batean ordezkari bakarra izan dadin, PSOEk errendizio gisa ulertzen duen negoziazio prozesu batean, alegia.

Gaur egungo eszenatokian urteetan zehar elkarri erasotuz gero ahultzen egon diren indar politiko independentista, aurrerakoia eta ezkertiarrak daude. Hor agertzen da ere ohiko Ezker Abertzale korronte nagusi bat. Tendentzia hori haren historio propioaren gatibu. Alde batetik, Loiolako ereduak eta ETAren jardun nihilitak loturik. Altsasun plazaratu berria den aldarriak harresi horiek erortzen lagun dezakeela ematen du.

Hain hondagarria den panorama horren barne soilik lanetan jarraitzen duten erakunde politiko, sindikal eta sozialek diskurtso, konfrontazio, programa eta ekintza eraginkorrak egiteko gaitasuna daukate. Lan honen bitartez Bakea eta Burujabetzan oinarrituriko etorkizun hurbil batera eramango gaituen ziklo politiko gozagarri eta gauzagarri berri baterantz gidatuko gaitu.

Aipatzen ari garen sektore soziala Ezker Soberanista Zibil eta Plurala da, alegia. Zatituta egon badago ere, EHk zuen hautesleek eta egungo EArenak, gehiengo sindikalak eta gizarte eraldatu nahi duten herri-mugimendu gehienek osatuko lukete. Anitza eta zabala den eremu politiko hau gaixotasun larriz jota dago, hots, kanibalismoa politikoak jota (euskal cainismo politikoaren sindromea). Hala ere, eremu konplexu hau dugu, eraldaketa sozial eta kulturala eragiteko prestutasuna duen sektore bakarrak eta indar-korrelazioa errotik aldatuz, Euskal Estatura eraman gaitzakeen multzo soziopolitiko nagusia. Plurala den esparru honetatik at, ez dago independentzia eta justizia soziala lehenetsiko dituen erakunderik. Beharrak bultzaturik, esparru horren “bazter” batetik abiaturik, burujabetzaren aldeko prozesuak eta Estutuen Kontrareformak eragin ditzaken premiei koherentziaz eta ikuspegi estratejikoz erantzuteko, egitasmo funtzioaniztuna martxan jarriko dugu.

Hau guztia esanda, formakuntza eta partehartze soziopolitikoa bultzatuko duen egitasmoa bideratu nahi dugu. Programak ezkerreko independentismoaren esparruan dauden erakundeak eta pertsonak egituratzen lagun ditzan: herrikideak aktibatzen, konpromisoa hedatzen, aktibistak prestatzen, ordezkari publikoak izango diren pertsona berriak prestatzen, belaunaldien arteko transmisioa egiten…

info@ezkersobe