« Itzuli albistegira

Ezkerreko soberanismoa .

2009-12-29  ¦  prentsa bulegoa

Formakuntzarako eta ekintzarako egitasmoa

Ezkerreko soberanismoa .

EZKER SOBERANISTA ERAIKITZEN egitasmoa . Aurkezpena Bilbon 2009ko abenduaren 28a

Une erabakigarria , konpromiso garaia

Euskal Herrian etorkizun hurbilerako une politiko erabakigarria bizi dugu. Nazioartean zein nazio arloan, inguruaren baldintzek osagarri ugari biltzen dute. Faktore horiek aldaketa estrukturala emateko baldintzak batzuk egon badaudela egiaztatzen digute.

-Nazioartean: Zahar eta potentzia berriek bultzaturiko sistema ekonomiko eta militaristaren porrota, krisia. Eredu jasangaitza eta bidegabea; ezker eraldatzailearentzat egingarriak izan daitezken ereduen beharra. Bi faktore nagusi hauek mundu osoaren barrena zabaldutako inguruaren baldintzak mugatzen dituzte.

  • Euskal Herrian: batetik estatutismoaren amaiera, frantziar eta espainiar konstituzioek sorturiko sistema juridikoaren onarpenean oinarritutako balizko aldaketa soberanista agorturik dago; eta bestetik, eredu antisistemiko gisa eta nazio eta gizarte aldaketarako tresna gisa, borroka armatuaren amaiera. Bi faktore hauek euskal esparru politikoaren mugak ezartzen dituzte.

Konpromisoa

Hau bezalako unean, Ezkerreko erakunde soziopolitiko abertzaleek aldaketaren norabidea baldintzatu beharko luketen, aldiz, Hego Euskal Herrian PSOE dugu agenda politikoaren jabe. PSOEk Euskal Herria iraganean lokarturik zimurtzen gera dadila nahi du, behingoz euren nahia bete dadin, hots, espainiar Estatuaren baitan, nortasuna galdutako autonomia arrunta bilakatzea, faltsuki deszentralizatu den Estatu horrek, frantsesaren antza, nazio eta kultur aniztasuna ez baititu onartzen.

Frankismoaren ondare preziatua den Madrilgo Auzitegi nazionalean PSOEk du ekintza politikorako trena garrantzitsua. Epaitegi hartan, berme prozesalik gabe, euskal independentismo osoaren aurkako salbuespenezko jokabide juridikoa indarrean dago. Erakunde hura jarduna politikoa baldintzatzen ari da eta bere helburua gatazkaren irtenbide baketsua eta negoziatua oztopatzea da.

Gatazka konpontzeren aldeko konpromisoa hartu behar da eta beharrezkoa da eraldaketa prozesuan parte hartzea Euskal Herria burujabea eta solidarioa eskuratzeko.

Bakoitzak bere jardunak eta bizitzak eraman duten gunetik. Bakoitzak egin behar dituen lanei eta konpromisoei erantzuten. Bere gunetik,baina elkar-banatu nahi dugun esparru berriaren zerbitzuan.

Eraikitzen ari den etxeko bazter batetik

Arestian aipatutakoa barneratu dugularik, egitasmo askotan, esparru ezberdinetan topo egin dugun hainbat lagunek (tarteka eta ziklikoki norberaren kezken eta lehentasunen arabera sektorialki elkartu eta banatzen garen aktibistak) hazten ari den bazter politiko honetatik lanerako elkartzea erabaki dugu. Eraikitzen ari den etxearen gune honetatik, non independentismoak, ezker eraldatzaileak eta indarkeria-ezak elkartu gaituzten gure esperientzia eta lana eskaini nahi dugu esparru alternatibo baten eraikuntzan gure ekarpena egiteko. Estatutismoari, neoliberalismoari, menpekotasunari eta gatazka armatuaren kronikotasunari esparru alternatiboa, alegia.

EZKER SOBERANISTA ERAIKITZEN izena jarri diogun Formakuntzarako eta ekintzarako egitasmo honetan lanean hasi garenok komunekok ezka hauek azaldu ditugu:

  • Independentismoa: Europan dauden beste herrien antzera Euskal Herriak erregimen juridiko-politiko burujabearen aldeko konpromisoa. Euskal Errepublikaren aldeko konpromisoa. Nazio erakundeen indartzea. Ekimen independentistak bultzatu itxurazko jarrerak gaindituz.
  • Aurrerakoitasuna: Beti aldatzen ari den gizarte dinamiko eta anitzaren onarpena, aniztasunaren ulermena.Aurrerakoitasuna talde-ahalegin gisa ulerturik, lorpenak eta aldaketa arlo guztietan -osasun, hezkuntza, kultura,... gizaki ororentzat izan daitezen.
  • Euskara eta Euskal Kultura: Gizarte konplexu eta kultur anitza den egungo Euskal Herrian, euskara eta euskal kultura herritargo osoaren ondarea dira. Euskara hezkuntzaren komunikazio-hizkuntza, hizkuntza ofiziala lurralde guztietan eta kulturen arteko komunikazio hizkuntza. Elebitasun diglosikoa gaindituko duen ofizialtasuna eta euskal kultura gizartearen bizkarrezurra izateko bultzada.
  • Justizia Soziala: Sistema neoliberalaren aurkako lana, injustizia soziala handitzen duen sistema baita, enpresa handien zerbitzura kutxa publikoak husten dituena, familia aurrezki eta lan errentak bereganatzen puzten dena eta zerga ez-zuzenak zerga gehikorren gainetik bultzatzen dituena. Justizia soziala, txirotasunaren, gose eta desberdintasunen aurkako lana. Sektore publikoaren, lan-lorpen eta lorpen sozialen defentsa.
  • Ingurumenaren babesa. Gizakia planetaren jabea ez dela onartzea eta eguneko belaunaldia hurrengo belaunaldiei inguru osasuntsu eta jasangarria utzi behar diela. Gainontzeko espezieei errespetua, baita Ingurumenari orokorrean ere, energia berriztagarrien alde eginez, garraio publikoa bultzatuz eta azpiegitura iraunkorrak eraikiz.
  • Demokrazia partehartzailea. Sistema demokratiko garbiago baten alde lan egin, gogoeta eta erabakietan gizarteak parte har dezan metodo eta foroak erabiliz. Udal oinarria izango duen demokrazia bultzatu.
  • Ez-biolentzia aktiboa: giza eskubide guztien defentsa tinkoa. Eskubide nazional, zibil eta politiko guztien defentsa, 2. belaunaldiko giza eskubideak barne. Desmilitarizazioaren aldeko jarrera, baita gerren kontrakoa ere. Gatazken elkarrizketa eta bakearen bidezko konponbideen alde, biolentzia politikoen adierazpen guztien desagerpenaren alde, baita emakumeen kontrakoa, biolentzia soziala, ...

Ezkerreko independentismo eta soberanismotako egitasmo zeharkatzailea.

Ezkertiarra eta abertzale ildo guztiak adierazpen soziopolitiko ala elektoral batean elkartzeko ahalegina asko egon da, Zenbat saiakera hainbat porrot

Orain arte erabilitako metodoek ez dute balio. Bide berritatik, zintzo eta tentuz, ibiltzeko beharra begi-bistakoa da. Ezkerreko independentismoaren konbergentzia estrategikorantz abiatu nahi badugu ohiko bideek: plataformek. manisfestuek, manifestapenek, firma bilketek, adituen taldeek ez dute balio, ala ez dira aski. Ohiko tresna hauek esparru konplexu honek dituen gabezia eta gaitza kronikoak , mesfidantza keta desleialtasunak gainditzeko ez dira eraginkorrak izan.

Beste belaunaldi baten grina, boluntario-lana eta gogoa zapuztuko dituen ilusio faltsurik sortu gabe, elkarlanerako esparruak sortzeko ahalegina egiteko beharrean gaude eta esparru hauek ahal bezain laster isla elektorala izan ahal dezaten ahalegina erakunde sare osoa bereganatu duten taldeei ezkerreko independentismoa gehiengo eskuratzearen aldeko lehian parte hartzeko.

Sekretukeriarik gabe, alderdi, sindikatu eta gizarte mugimendu askotan adierazten den ezkerreko independentismoak, ahal bezain laster eta inor baztertu gabe, Estatuekin talka demokratikorako estrategia martxan jar dezan nahi dugu. Konfrontazioa baketsua, eraikitzailea eta zibila euskal Estatuaren alde, Euskal Errepublikaren alde.

Formakuntza, hausnarketa eta ekintza. Tokiak tokitik Euska Herrira.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkairako LTH delako legea eta oro ohar, PNVk Euskal Herriaz duen ikuspegi zatitua, euskal nazio nortasuna duten pertsonen gehiengoaren nahiarena aurkakoa da eta herriak duen benetako izaera kulturala, soziala eta historikoaren aurkakoa. Izan ere, azkeneko urtetarako Euskal Herriaren eraikuntzan oso kaltegarri aizan da.

Euskal Herriaren berezko egitura administratiboak herri berezia egiten gaituen kulturan oinarritu du. Beti norberaren burujabetzari eta talde-burujabetzari eutsi nahi izan diegu. Alta, egun oraindik eguneroko bizimodua eta jatorrizko egitura tokian tokiko guneetan du zutabe (aintzineko biltza edota auzolanean). Gizarteratzeko lehengo gunea baita gero nazio esparrura heltzeko eta munduari gure ekarpena egiteko.

Ezker Soberanista Eraikitzen egitasmoak herrietan bizi diren aldarrikapenetatik, hausnarketetatik , nahietatik eta herrikideen eguneroko beharretatik egituratzeko asmoa du. Herrietatik nazio eta sozial askapen egitasmoarekin uztartzeko, munduaren barrena ematen ari diren aldaketa sakonei muzin egingo ez dien egitasmoak.

XXI. mendeko aktibista independentistentzako formaziorako eta ekintzarako egitasmoa. Herrikide aktiboa izateko, erakundeetan zein jendarte-zibilean parte hartzeko. Erakundeetan toki horiek eskaintzen dituzten tentaldietan ez erortzeko eta jendartean testimonialismo hutsetik irteteko gai ez diren proposamenetan ez erortzeko.

Hau guztia egiten laguntzeko, gaurtik gure burua eskaintzen dugu eta laguntza eskatzen dugu Euskal Herriko eskualde guztietan lantaldeak sor ditzagun. Hausnarketarako, eztabaidarako, formakuntzarako eta ekintzarako lantaldea ezkerreko alternatiba independentista elikatzeko.

Edukiak

  • Herritar partehartzea. - Antropologia politikoa - ingurumena - Hirigintza, lurraren jabetza… - Emakume eta Gizonaren arteko Berdintasuna - Euskal Herriaren Historia - Informazioe eta kontrainformazioa - Oinarrizko informatika - Prentsarako idazmena eta mintzamena - Ekonomia eta kapitalismoari alternatibak. - kooperatibismoa - Indarkerai-eza aktiboa eta desobedientzia zibila - Euskal Herriaren erakunde-antolaketa.

Egitasmo hau ezker eraldatzailean eta abertzaletasunean kokaturik dauden militante, zale eta herritarrokin arituko da. Idatziak, ikastaroak, hitzaldiak , mintegia keta ekintzak antolatzeko honako arloetan:

  • Demokrazia partehartzailea - Garapen kontsumistari alternatibak - Alternatibak hirigintzan eta azpiegituretan - Garraio publikoa - Etxebizitzen alokairu publikoa - Ustelkeriaren aurkako neurriak - Ingurumena, zaborrak, isurketak… - Kultura, euskaldun aktiboak, pasiboak, dilogsia… - Kultur aniztasuna - Marginalizazio guneak - Zerbitzu publikoaren hautua - Lurralde Historikoen Legea, alternatibak eta aurrekontuak

EZKER SOBERANSITA ERAIKITZEN EGITASMOA

info@ezkersoberanista.org

. Hamabostean behin boletin bat argitaratuko dugu, boletina jasotzeko:

http://ezkersoberanista.blogspot.com