Maltzagako Mahaiak Bruselako aldarriarekin bat
2010-04-23 ¦ prentsa bulegoa
Bruselako alddarikapenaren alde
MALTZAGAKO MAHAIAREN ADIERAZPENA (BRUSELAKO AITORPENAREN ALDE)
Martxoaren 29an, gatazkak konpontzen adituak diren zenbait pertsonek Bruselako adierazpena izeneko aitorpena egin zuten. Maltzagako Mahaiak oso garrantzitsutzat jotzen du aipamen hori, Espainiako Gobernuak aintzat hartu ez badu ere. Mahaikideok uste dugu bakerantz hurbiltzen gaituzten urratsek ongi etorriak izan behar dutela. Izan ere, adierazpena geure ere egiten dugu.
Maltzagako Mahaiak begirunez hartzen du Ezker Abertzale konbentzionalak bide zibil eta politikoen alde egindako aurrerapausoa, eta begi onez ikusten. Baina baita ETAk duela aste batzuk baieztaturiko asmoa ere: estrategia armatua baztertzeko eta bide baketsuen aldeko keinua, apala izan arren. Eta bide horretan sakondu beharra dagoela uste dugu.
Mahaikideon iritziz, testuinguru horretan aztertu eta baloratu beharrekoa da Bruselako adierazpena. Hala eta guztiz ere, uste dugu azpimarratu behar dela adierazpena nondik datorren ere.
Urtez urte eta hamarkadaz hamarkada, euskal gatazka konpontzeko ibilbide luze honetan aritu garenok begi bat nazioartean (bereziki Europan) jarri dugu, laguntza edota bitartekaritza eskatzeko. Puntualki, eskertzekoa den laguntza lortu arren (“friendship” delakoa erraiterako), orokorrean, zoritxarrez zaila izan da euskal herritarrontzat Euskal Herritik kanpoko elkartasuna eta ulermena lortzea, eta are zailagoa eskaerak lortzea euskal gatazkari behinbetiko irtenbide bat emateko.
Maltzagako Mahaiaren aburuz, estrategia armatua Euskal Herriak bizi duen borrokaren erakusgarria da, baita gatazka konpontzeko oztopo bat eta, aldi berean, baita gatazkaren ondorioa ere. Europan, berriz, gatazka bortizkeria bera dela sinistu izan dutenek inoiz ez digute konponbide bat lortzeko laguntzarik eman.
Ohar honen bidez, Maltzagako Mahaitik, Bruselako adierazpenari gure babes eta eupadarik gogotsuena eman nahi genioke.
Euskal Herria, 2010ko apirilaren 22
