« Itzuli albistegira

28 urte geroago

2017-01-12  ¦  Teresa Toda Joseba Azkarraga Sare Herritarra

Hauxe da datorren urtarrilaren 14an elkarrekin Bilboko kaleak betetzera etortzeko gure gonbidapena. Bakea, bizikidetza eta konponbidea, zure kontua ere bada.

28 urte geroago

Hala da. Euskal presoen kolektiboari esleitutako urruntzearen espetxe-politika ezarri zenetik 28 urte pasa eta gero, jarraitzen dugu exijitzen amai dadila mendeku eta konfrontazio iraunkor hau, zeina, preso eta euren senideenganakoa izateaz gainera, euskal jendartearen zati garrantzitsu batenganakoa ere bai baita.

Zeren eta, gero eta nabarmenagoa baita euskal jendartearen gehiengo zabala, ulertzen ez duena Espainiako eta Frantziako gobernuen persistentzia hori, 2011ko urriaren 20ko datari muzin egiten diona.

Sakabanatze-neurria ezarri zen une hartan bertan zalantzan jarri bazen, are eztabaidagarriagoa da orain, bost urte geroago, noiz eta praktikatzen den indarkeria bakarra Estatuak eragiten duena baita.

Preso-kolektiboak zuzenean pairatzen duen indarkeriak euren familia eta hurbilekoengan ere zuzenki eragiten du. Nahiz eta pertsona horiek ez diren sekula epaituak eta kondenatuak izan delitu edo gaiztakeriaren batengatik, behartuta daude astero ehunka, milaka kilometro bidaiatzera preso dagoen adiskidea edo senidea 40 minutuz bisitatu ahal izateko.

Larriki gaixorik dauden presoen aurka gauzatzen den indarkeria, gero eta gehiago direnak. Espainiako eta Frantziako gobernuek ukatu egiten diete gaixorik dauden preso horiei euren berezko (ohiko) legearen aplikazioa, zeinak gaixotasun larria espetxe-harresietatik kanpo tratatzea ahalbidetzen duen.

Nahiago genuke erratuko bagina, baina, egoera ikusita, edonoiz larriki gaixorik dagoen edozein preso espetxean hilko da, alderdi politiko, erakunde eta komunikabide batzuen utzikeriagatik. Beste alde batera begiratuko dute, eta oso gaixorik zegoelako hil dela argudiatuko dute. Ez. Zerbait gertatzen bada, aipaturiko gobernuen mendeku-gosea ertzeko mugetara iritsi delako gertatuko da, eta berdin izango zaie. Edo are okerrago dena, euren interes endekatuentzako politikoki errentagarria dela uste dute.

Indarkeria, baita ere handituz doan preso-kopuru aipagarri baten aurka gauzatzen dena, zeintzuek, euren kondenak beteak badituzte ere, askatasunik ezan segitzen duten, Espainiak, ustez demokratikoa den estatu horrek, ez duelako betearazi nahi Europako araudia, eta Europako Batasuneko beste estatukide batean betetako kartzela-zigorren metaketa aplikatu.

Eta puntu horretan ere, besteetan bezalaxe, Justizia espainolaren zati inportante baten jokabideak badu zerikusirik, transmisio-uhal bilakatua eta gobernu espainolaren xede politikoekiko konplitu leiala.

Zer pentsa daiteke, bestela, Auzitegi Goreneko salak erabaki zuenean, 11 boto alde eta 9 kontra izanik, erakunde europarrei ez galdetzea nola aplikatu behar den kartzela-zigorren kontaketa?

Ez zen hartu modu batean edo bestean aplikatzeko erabakia. Ez. Nola egin ez galdetzea erabaki zuten. Ez dago zalantzarik, begi bistakoa da.

Ez zuten galdetu badakitelako zein den erantzuna, eta juxtu egiten ari direnaren kontrakoa litzateke.

Justiziaren zati baten jokamolde hau oso era argian dator izendatuta Kode Penalean. Lerro hauek irakurriko dituenaren esku utziko dugu interpretazioa.

Euskal presoen kolektiboaren kontrako indarkeria, 7/2003 Legearen aplikazioagatik, euren eskubideak urratuak dituztenak eta bizi guztiko kartzela-zigor estalietara behartuta daudenak. Komunitate Europarrean ere jasota ez dagoen neurria.

Eta hemen da non, ahots juridiko zilegidunek behin eta berriz adierazten dutenarekin guztiz bat eginez, urgentea den duintasun demokratikoagatik aipaturiko lege hori indargabetzea, behingoz amaiera ematea euskal presoen kolektiboaren oinarrizko eskubideen urraketei babesa ematen dien aterki horri.

Espainiako espetxeetan dauden preso guztien artetik %1,5 soilik izanik lehen graduan daudenak, baieztatu dugu euskal presoen kolektiboaren %95,5 dela lehen graduan jarraitzen dutenen portzentajea. Kasu askotan, gainera, kartzelan 25 urte baino gehiago daramatenak, horrek guztiak ekartzen duen eskubideen murrizketa gehituz.

2003ko azaroan, Euskal Legebiltzarrak lege horrekiko arbuioa (gaitzespena) onartu zuen. Gaur egun, 13 urte geroago, beharrezkoa da erabaki hori berreskuratzea eta exijentzia hori, gehiengo berriekin, berriz ere planteatzea.

Horregatik guztiagatik, betebehar demokratikoagatik, sare herritarrak lanean jarraituko du benetako bake eta bizikidetzatik aldentzen gaituen egoera hau behin betiko amaitzeko.

Ez dira gutxi gure egunerokotasunean topatzen ditugun oztopoak. Gobernuaren Delegatua ez bada, Auzitegi Nazionala da, edo, bestela, Guardia Zibila, modu jarraian egun batean bai eta hurrengoan ere bai, gogorarazten digutenak traba egiten dugula. Horrek pentsarazten digu bide onetik goazela. Eta horrela jarraituko dugu, gauzak aldatzearen alde lan egiteko borondatea eta konpromisoa dugulako. Bizikidetzarako espazioa eraikitzeko prest dagoen gizartea lortzeko, adiskidetua ez bada, gutxienez, gure atzetik datozen belaunaldientzako etorkizun hobea ahalbidetuko duena.

Baina helburu horretan ez gara ezeren aitzindari. Bidea egin nahi dugu, elkarren alboan, zurekin, herritar guztiekin, lotura politikoen gainetik zerbait unibertsala dagoela pentsatzen dutenekin: Giza Eskubideen defentsa, giza eskubide guztiena, denontzat.

Hauxe da datorren urtarrilaren 14an elkarrekin Bilboko kaleak betetzera etortzeko gure gonbidapena. Bakea, bizikidetza eta konponbidea, zure kontua ere bada.