« Itzuli albistegira

Euskaria Urriaren 1eko Erreferendumaren aitzinean

2017-08-12  ¦  Euskaria

Euskariaren ibilibide luzean harreman berezia ukan dugu Estatua ukatzen zaien herriekin, estuagoa, noski, Galiza eta Kataluniarekin. Horrela izanik, ezin gara ixilik egon Kataluniako herriak hartu duen jarrera ausartaren aurrean. Hori dela eta, irailaren 16an Bilbon burutuko den manfestazioaren bat egin nahi dugu, bertara joateko deialdiarekin bat eginez.

Euskaria Urriaren 1eko Erreferendumaren aitzinean

“Une historikoa” esamoldea gehiegitan erabili ohi da. Hala ere, batzutan esamolde hori erabiltzea egokia da. Urriaren 1ko hitzordua dugu horietako kasu bat, izan ere, Kataluniako independentziaren aldeko erreferenduma historia liburuetan azalduko den data horietako bat izango da. Egun horrekiko hartuko den jarrerak ere eragile politikoen konpromisoaren neurgarria izango da, aldeko jarrera hartzeak demokraziarekiko eta askatasunarekiko engaiamendua islatuko baitu.

Euskal Herriko jendarte eta eragile soziopolitikoak ezin dira horren aitzinean ikusle hutsak izan. Asko dago jokoan Katalunian, nazio, kultur eta eskubide politiko berberen urraketa jasan duen herri anaia-ahaizpa da-eta Kataluina eta bi Estatu berberek sortu dute urraketa historiko hori.

Biziki lotsatzen gaitu Euskal Herriko zenbait eragile politiko eta erakunderen jarrerak. Kataluniako herriari bizkarra eman ez ezik, espainiar Estatuaren jarrera itxia eta ukatzailea ere basbestu dutelako.

Euskariaren ibilibide luzean harreman berezia ukan dugu Estatua ukatzen zaien herriekin, estuagoa, noski, Galiza eta Kataluniarekin. Horrela izanik, ezin gara ixilik egon Kataluniako herriak hartu duen jarrera ausartaren aurrean. Hori dela eta, irailaren 16an Bilbon burutuko den manfestazioaren bat egin nahi dugu, bertara joateko deialdiarekin bat eginez.

Irailaren 11rako (Diada) ere deialdia egiten dugu balkoietan ikurriña, Nafarroako bandera eta Estelada zintzilikatzeko.

Kataluniari so egiten egotea ez da aski. Erne egon behar da erreferenduma antolatzeagatik Estatu Espaniarrak zenbait pertsonari eta erakunderi eraso egin ahal dielako.

Bukatzeko, Euskal Herriko oinarri soberanista eta independentista osoari deialdia egiten diogu burujabetzarako prozesuari berehala ekin diezaiogun, Frantziar eta espaniar Estatuekiko “eten-prozesu” bati, alegia. Horrela, Kataluniak hasi duen bidean lehenbailehen kide izango ahal gara Europako mapan beste errepublika aske eta burujabea lortzen.

Visca Catalunya lliure Gora Katalunia askatuta