« Itzuli albistegira

Euskariaren agiria

2018-10-17  ¦  Euskaria

Aberri Eguna bateratuaren aldeko eskaerarekin Euskariako emakume eta gizonak elkarrekin bidea egitearen alde bat egiten dugu

Independentistak Sareak Euskal Herriko erdigune geografikotik, egin duen enplazamendua txalotzen dugu. Izan ere, Aberri Eguna bateratuaren aldeko eskaerarekin Euskariako emakume eta gizonak elkarrekin bidea egitearen alde bat egiten dugu. Deialdian, erabakitzeko eskubidean eta demokrazian oinarritutako prozesu soberanistaren aldeko eragile politiko eta sozial guztiek parte har dezaten gonbidapena egiten dugu. Eta helburu honetan ahal dugun neurrian laguntzeko prest gaude.

Euskal Herria 2018.10.17